XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1985.07.31 - Billabona

Billabona eta Hazparne.

Euskal Herriko Liga Txapelketa. 2. Maila

1986.07.14 - Hazparne

Iparraldeko taldeek antolatutako Euskal Herriko Ligan, bigarren mailako txapeldun izan zen Billabona.

Finalean Baigorri II taldearen aurka nagusitu ziren 13 joku eta 12ko emaitzarekin.

Hasera ikusgarri baten ondoren, Billabonak 11 joku eta 2ko abantaila zuen.

Une horretan Baigorrik aurrera egiten du eta 12ko berdinketa lortzen, baina Zelarainek, Zalduak, Mujikak, Etxezarretak eta Azpitartek osatutako taldeak azken jokua eta partidua lortzeko adina sasoi izan zuten.

Zortea billabonatarren alde egon zen, ez finalean bakarrik, partidua menderatu zutelarik, baita Saran jokatu zen finalerdian ere, orduan partidua bertan behera utzi zelarik euriagatik 12 joku eta 8ko emaitzarekin.

Hiru egunetara partidu osoa jokatu zen, Hazparne II taldeak ez baitzuen talde berdina aurkeztu.

Billabonako taldean Zalduak jokatu zuen Esnaolaren ordez partidua erraz irabaziz: 13 joku eta 4.

1986ko uztailetik 1990ko uztaila bitarteko iharduera

1986.07.31 - Billabona

Billabonako eta Hazparneko taldeen arteko ohiko partidua bertan behera utzi behar izan zuten markagailuak bina joku adierazten zuenean.

Une horretan Zaldua billabonatarrak, aurrera jarraitzea galerazi zion lesio larri bat izan zuen.

Geroago euriak partidua behin betirako bertan behera uztea eragin zuen.

1986.08.31 - Hendaia

Challenge Pi Amespil Txapelketaren finala.